XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADOLFO ARAIZ.

UPI kandidaturen gertakizuna bere testuinguruan kokatu behar da.

Garai hartan, 1979. urteko udal hauteskundeen garaian mapa politikoa oso fragmentatua zegoen, eta gaur egun ezker abertzaleaz ulertzen dugunak ez zuen egitura argi bat, ez zeuden gaur egun diren hainbat ezaugarri.

Hori guztia Euskal Herrian.

Nafarroan egoera askoz ere polarizatuagoa zegoen.

HB Altsasuko Mahaitik sortu eta Konstituzioaren kanpainan kaleratu bazen ere, Nafarroan zenbait herritan orduko HBren inguruan bildu ziren eta beste herrietan, egitura hori ez zegoenez, aipatu dituzun kandidaturak sortu ziren.

1979-83 urteez ari gara.

Ezker abertzalearen artikulazio bikoitza eman zen, batzuk definitzen ari zen ezker abertzalearen egituran lanean hasi ziren, eta bestetik, vasquismo eta ezkerra batu nahi zituzten hainbat pertsona udal kandidaturen inguruan eman ziren.

1983. urtean argitze prozesua gertatu zen.

Sozialistak zirenak PSOEra pasatu ziren.

PSOEren zabaltze prozesu garrantzitsua eman zen, 82. urteko hauteskundeak irabazi zituzten, eta Nafarroan ere PSOEren zabaltze hori eman zen, ez bakarrik PSOErena, EEren garapena ere bazen, eta horrek ezker abertzalearen baitan suposatu zuen zatiketa.

L. Hala ere, denboraren poderioz, zenbait lekutan, Tafalla kasu, kandidatura horiek desagertu egin dira, beste herrietan aldiz egun ere mantentzen dira.

A.A. Tafallaren kasuan debate hori dago, aurreko legealdian ezaugarri hauetako kandidatura bat aurkeztu zen, alkatetza lortu zuena; UCD zen lehenengo indarra, baina PSOEk ezker kandidatura lagundu zuen.

Gaur egun emanen ez dena, orduan eztabaida hori eman zen, oso gogorra izan debatea, Nafarroaren etorkizunaz ikuspegi diferenteak baitziren, eta Nafarroako ezker abertzalearen etorkizunaz ere, debate hori orokorra izan zen Nafarroan.

Gauzapen desberdinak izan bazituen ere, garai hartan, ezker abertzaleak herri batasunezko proiektu batean konfiguratu nahi zuen Euskal Herria mailan; Tafallaren kasuan, pauso hori eman nahi izan genuenok gauzatzen ari zen proiektuak aurreko kandidaturaren planteamendua biltzen zuela eta batez ere, argitze prozesua eman behar zela.

Ezin genuen politikoki bizi, EAJ edota EPK, PCE eta ORT bezalako jendeekin.

Tafallaren kasuan prozesu hori argigarria izan zen, eta beste herrietan, haien egoera zela eta, egun ere kandidatura horien planteamendua dago eta debate hori ere bada, ene ustez guztiz positiboa dena, ezin baitugu herriaren irakurketa planoa egin, herri bakoitzean edota une historiko bakoitzean organizazio baten konfiguraketak ez du derrigorrez berdina izan behar, eta gogoeta hori egin behar dugu, udaletara joateko ditugun helburuak argi edukita.

Gasteizko Parlamentuak, edota Parlamentu Nazionalak, egun Gasteizko denak bano askoz ere ahulago izan beharko luke

Batzuen iritziz Hego Euskal Herriko kostaldean egiten dena da barrualdean ere egin behar dena.

Jarrera hori izan da abertzaletasun klasikoaren, hau da, EAJren okerra eta dudarik gabe Ezker Abertzalearena ere.